Asteburu honetan jokatuko da txapelketako 4. jardunaldia. Badirudi eguraldi ederra eginen duela plaza guztietan, beraz, aukera paregabea da edozein partidu ikustera joateko.
A taldean, Irurita “Miguelene” eta Arraioz “Sagardia” baztandarrak, Oiz “Kokoetxea” eta Doneztebe “Zarbonet”-en aurka jokatuko dute.
B taldean, Doneztebe “Avia”-k Irurita “Olari”-ren aurka jokatuko du. Bestalde, aste honetako doneztebarren arteko partida Doneztebe “Apezteguia”-k eta Doneztebe “The Moment”-ek jokatuko dute.
Aipatzekoa partida guztiak igandean jokatuko direla. Ordutegia jakiteko, begiratu Hurrengo partiduak atazan.
Utzi zure komentarioa