Txapelketan zehar partidu batzuk bertan bera gelditu dira, euria dela eta. Horietako bi errekuperatzen ari dira egun hauetan. Irurita Miguelene – Oitz Kokoetxea, maiatzaren 1ean jokatu da eta doneztebarren arteko derbi batean, Mikelo – Zarbonet partidua jokatuko da maiatzaren 2 den asteazkenean.
Josu Juanena, Doneztebe “Mikelo” taldearen sakalaria
Oiz Kokotxea eta Irurita Miguelene taldeen artekoan, etorkizun haundiko Oizko talde gazteak ezustekoa eman du txapeldunei irabaziz (9-6). Iruritan jokatubeharrekoa bazen ere, Oizen gauzatu da partidua, Iruritan euria ari zuelako. Beraz, itzuliko partidua (ekainaren 3an) Iruritan jokatuko da.
Utzi zure komentarioa