Laxoa txapelketa bere ligaxkako azken jardunaldira iritsi da. Hala ere, hurrengo astean, euria dela eta, atzeratutako partida batzuk jokatuko dira. Ikus dezagun aste honetako partidak.
A taldean, Irurita “Miguelene”-k eta Doneztebe “Mikelo”-k jokatuko dute lehen partida. Bigarren partida, Arraioz “Sagardia” eta Oiz “Kokoetxea”-ren artean izango da. Partida oso garrantzitsuak dira, izan ere, etxean jokatzen duten taldeek lehen postua daukate jokoan, eta kanpoan jokatzen dutenek, hurrengo kanporaketarako txartela.
B taldean, ligaxkako azken partidarekin aurkitzen gara. Partidu hori Irurita “Olari”-k eta Doneztebe “Avia”-k jokatzen dute. Partidu oso garrantzitsua da, izan ere, partidu honen emaitzaren arabera, aldaketak gerta daitezke sailkapeneko postu guztietan.
Ordutegiak xehetasunez ikusteko, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
Utzi zure komentarioa