A taldean emozio haundirik gabeko bi partidu izan genituen. Irurita Miguelenek 9-0 irabazi zion txapelketako partidurik txarrena osatu zuen Doneztebe Mikelori. Bertzetik Arraioz Sagardia ( bere plazan jaun eta jabe berriz ere) Oitz Kokotxearen kontra nagusitu zen (9-2).
Orekatuagoa ematen zuen B taldean jokatutako partidu bakarra. Irurita Olari eta Doneztebe Avia hiruna berdinduak zeuden ur-erauntsi batek partidua bertan behera utzi zuenean.
Utzi zure komentarioa