Asteburu honetan jokatuko dira ligaxkako azken partidak. Dena erabakiko da jardunaldi honetan. Horretarako, partidu asko dauzkagu ostiraletik astelehenera.
A taldean, 3 partidu jokatuko dira. Lehena, Arraioz “Sagardia” eta Doneztebe “Mikelo”-k jokatuko dute. Lehenak ligaxkako lehen postuaren bila doaz, eta besteak, final laurdenetarako txartelaren bila. Bigarren partida, Irurita “Miguelene”-k eta Oiz “Kokoetxea”-k jokatuko dute. Hemen ere, lehen partidan bezala, helburu desberdinetako bi talde elkarren aurka arituko dira. Hirugarren partida, Oiz “Kokoetxea” eta Doneztebe “Zarbonet”-ek jokatuko dute. Partidu honek itxiko du talde honetako sailkapena.
B taldean, Irurita “Olari” eta Doneztebe “Avia”-k atzeratutako partida jokatuko dute.
Partiduetako ordutegiak jakiteko, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
Utzi zure komentarioa