Ortziraletik astelehenera bitarte luzatu de errekuperazio jardunaldia. Bertan, Oitz Kokotxea izan da kaltetu nagusia, bera izan delako final laurdenetik kanpo gelditzen den taldea. Doneztebe Zarbo.net garaipena Oitzen plazan izan da, seguraski, asteburuko emaitzarik aipagarriena.
A talde honetan, Irurita Miguelene eta Arraiotz Sagardiak bere nagusitasuna nabarmen erakutsi dute, bertze behin ere, garaipen argiekin.
B taldean lehia estua Irurita Olari eta Doneztebe Aviaren artean. Azkenik, 9-8 irabazi dute baztandarrek.
Lehen fase hau akituta, orain final laurdenetan murgiltzen gara. Beti bezala, hurrengo partiduen berri emanen dizuegu egun eta orduak zehazten direnean. Adi egon…hoberena ailegatzear dago!
Utzi zure komentarioa