Final laurdenak martxan jarri dira asteburu honetan. Gainera, finalerdietarako sailkatu den lehendabiziko taldea ezagutzen dugu dagoeneko: Doneztebe The Moment, Mikeloren kontra bi partiduak irabazi ondoren.
Bear Zanan jokatutako bertze norgehiagokan, Irurita Miguelenek urrats garrantzitsua eman zuen Doneztebe Apeztegiaren aurka 7-9 irabaziz.
Akitzeko, garaipen estua lortu zuen Irurita Olarik Arraiozen kontra gailendu ondoren (9-8). Arraiozko plazan erabakiko da txapelketan aintzinera nork segitzen duen.
Doneztebe Zarbo.net eta Doneztebe Aviak ortzegun honetan jokatuko dute beraien arteko lehendabiziko partidua, 18:00etatik aintzin, San Pedro bestei hasiera emanen dion suziria baino lehen.
Utzi zure komentarioa