Asteburu honetan hasiko dira txapelketako final erdia. Gero eta gutxiago falta da irabazlea zein den jakiteko!!
Alde batetik, Irurita “Miguelene” eta Doneztebe “The Moment” taldeek jokatuko dute. Bi talde hauek izan dira azken urteetako dominatzaileak eta beraien artean 3 final jokatu dute azken urteetan. Aurten, bietako bat finaletik kanpo geratuko da.
Beste aldetik, Doneztebe “Avia” eta Arraioz “Sagardia”-k jokatuko dute. 2 talde hauek azken urteetan askotan ikusi ditugu final erdietan, baina finalerako txartela lortu ezinda. Aurtengoan, bietako batek merezimendu osoz final haundia jokatuko du!!
Partiduen ordutegiak jakiteko, egin klik “hurrengo partiduak” atazan.
Utzi zure komentarioa