Lehen finalerdietako lehen partidu honetan, ezin parekotasun handiagorik. Ikusleek ederki pasa dugu, joku ona eta itzulipurdiko pàrtidu honetan. Azkenean, 9-8 txapeldunak irabazle eta itzuliko partidurako dena irekia eta emozioz beteta geratu da.

Partiduak ezusteko hasiera eduki du. Doneztebe “The Moment” taldea ikaragarri indartsua dela bagenekien, bainan gutxien pronostikoan sartzen zen izan duten hasiera zapaltzailea; Pascual Vértiz sakalariak ikaragarrizko mina egin dio errestatzaile bikaina den Iruritako taldeari, biolentzia handiaz gain aunitz asmatu baitu. Taldekideek ere ederki jokatu dutenez partidu hasiera honetan, Doneztebeko taldea 0-5 aurreratu da markagailuan.
Bainan parean Irurita “Miguelene” zegoen, azken hiru urteetako talde txapelduna eta aurten ere, faborito nagusia. Eta erakutsi dute beraien kalitatea baita ez dutela erraz etsitzen ere. Pilotak gastatu ahala, Gorka Urtasunek erakutsi du bere trabezia eta ahal ikaragarriak eta taldearen bertze hiru jokalariek ere gora egin dute nabarmen. Horrela, ikaragarrizko aldaketa eman diote markagailuari, zazpi joku eginez bata bestearen atzetik. 7-5 emaitza horrekin zaila ematen zuen bertze gidoi aldaketarik egotea bainan “The Moment” taldekoek, izugarri garrantzitsuak izan daitezkeen hiru joku egin dituzte jarraian. Azkenean, txapeldunek irabazi dute 9 eta 8, itzuliko partidu erakargarri baten zai.
Utzi zure komentarioa