Joan de astean hasi ziren txapelketako final erdietako partidak. Bihar, uztailak 21, final erdietako 2 partidu jokatuko dira. Alde batetik, Doneztebe “Avia”-k eta Arraioz “Sagardia”-k jokatuko dute. Oso partido borrokatua izanen da.
Beste aldetik, Doneztebe “The Moment” eta Irurita “Miguelene”-k itzuliko partida jokatuko dute. Bi taldeak 9 jokutara iristeko beharra daukate, izan ere, Iruritarrek lortutako abantaila oso txikia izanik, berriro irabaztera behartzen die. Doneztebarrak, aldiz, Iruritan lortutako emaitza ona aprobetxatzen saiatuko dira.
Ordutegiak zehatzago jakiteko, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
Bestalde, aipatu ere gaur bertan hasiko dela gazteen laxo txapelketak. Jubenilak eta infantilen egutekiak aurki daitezke “Gazte mailak” atazan. “Jubenilen egutegia” edo “infantilen egutegia“-n klik eginda ere ikusi dezakezue.
Utzi zure komentarioa