Dagoeneko badakigu Doneztebe “The Moment” izango dela lehen finalista, baina oraindik bere aurkaria zein izango den jakitea falta zaigu. Horregatik, uztailak 29ko igande honetan, goizeko 11etan, Arraioz “Sagardia”-k eta Doneztebe “Avia”-k itzuliko partida jokatuko dute.
Nahiz eta, Doneztebe “Avia”-k joaneko partiduan errenta ona lortu (9 – 3 Doneztebeko plazan), ez dugu ahaztu behar Arraiozek etxean jokatzen duela orain, eta badakigu Arraioztarrak etxean ia gaindiezinak direla. Askotan lortu dituzte emaitza oso onak. Beraz, zihur partidu honetan ere bukaera arte emozioa izango dugula. Laxoaz gozatzeko aukera paregabea izango du igandean Arraiozko plazara hurbiltzen denak!
Utzi zure komentarioa