Datorren larunbatean (irailaren 8a), Oizko bestek eskeintzen duten eszenatoki ezin hobean, 2018ko Gazte eta Gaztetxo mailetako Laxoa txapelketen finalak jokatuko dira. 16etan hasita, Oiz-Doneztebe C gaztetxoetan eta 18etan Oiz-Doneztebe A, gazte mailan. Noski, bi partiduak ere, Oiz herriko plazan.
Pasa den urteko txapeldun eta azpi txapeldunak
Gaztetxo mailan, Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Markel Leatxe y Aimar Ariztegi) eta Doneztebe C (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arozena y Julen Pikabea) izan dira onenak parte hartu duten 8 taldeen artean. Biak ere erraz pasa dituzte finalerdiak eta hain gazteak izan arren, trebezi handia erakutsi dute.
Gazte mailan, Oiz (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta y Jon Oiartzabal) izanen da faborito garbia. Ligaxkan onenak izateaz gain, talde honetako pilotariren batek ederki erakutsi du bere maila, nagusien artean ere. Doneztebe A taldeak (Aimar Jabalera, Iñigo Belarra, Oier Aldabe y Mikel Tajadura) ongi daki lan zailak izanen dituela finalean bainan oiztarren ez lukete ongi eginen gehiegi fidatuta, Doneztebeko talde honetan ere kalitate eta ahalmen handia dago eta.
Larunbata arratsaldean, 16etan hasita, ikuskizun ederra Oiz herriko plazan.
Utzi zure komentarioa