Laxoaz gozatzeko aukera ederra izan dugu asteburu honetan.
A multzoan hiru partidu jokatu dira. Doneztebarren arteko derbian, Apeztegiak 9-7 irabazi zion Mikelori, igandean Bear Zana plazan jokatutako norgehiagokan.
Gaur egun txapelduna indartsu hasi da eta Arraiotzen 3-9 gailendu zen Zubiondoren kontra. Doneztebe Titi, aurtengo berritasunetako bat, gertu izan zuen puntu bat lortzea, baina azkenean 5-9 galdu zuen Irurita Migueleneren aurka.
B taldean Irurita Olari 9-7 nagusitu zen Oitz Kokotxearen aintzinean. Eta akitzeko, Doneztebe Zarbo.net 9-7 irabazi zuen Donezteben Aviaren kontra. Jabiertxo Almandoz sakalariaren lesioa izan zen partiduko berririk txarrena.
Datorren asteburuan… gehiago!
Utzi zure komentarioa