Emaitza garbia 3.jardunaldi honetan jokatu diren lau partiduetan. Denetan ere irabazleek hiru puntuak lortu dituzte eta galtzaileek bakar bat ere, horretarako beharrezkoak direlako bederen sei joku lortzea.
A taldean doneztebarren arteko derbian Apeztegia nagusi izan zen Titiren kontra (9-3). Bisitari gisa garaipen bakarra lortu zuen Irurita Miguelenek, egungo txapelduna den Donezteben The Moment-en kontra gailendu ondoren (5-9).
B taldean etxekoak garaile bi partiduetan: Oitz Kokotxea Donezteben Avia-ri irabazi zion (9-5) eta Irurita Olarik Arraiotz Sagardiari (9-4).
Utzi zure komentarioa