Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako azken jardunaldia, errekuperazio jardunaldia. Horrela, final laurdenetako kanporaketak lotuta geratuko dira. Eguraldia dela eta, partidu batzuk atzeratu behar izan dira azken jardunaldietan, hortaz, asteazkenetik hasi eta iganderaino, partidu sorta bat izango dugu.
A multzoan, 6 partidu ikusteko aukera izango dugu, eta, B multzoan, berriz, 4 partidu. Asteazkenetik igandera bitartean jokatuko dira partida guztiak.
Partiduetako data eta ordua jakin nahi baduzue, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
Utzi zure komentarioa