Miguelenek pronostikoa bete egin zuen eta Olarik berdinketa hausteko luzapena behar izan zuen kanporaketa iraultzeko
Iruritako bi taldeek jokatuko dute Laxoa Txapelketaren 40. edizioaren Final Handia, Iruritan bertan izanen dena. Herrikideen arteko borroka baita anien artekoa ere, Joseba eta Gorka Urtasun anaiek elkarren aurka arituko baitira, txapela ia zeinen buruan gelditu.

Irurita Olari eta Arraioz Sagardia taldeen arteko Finalerdia parekatua ematen zuen eta halaxe izan zen, azkenean berdinketa hausteko hiru jokuko luzapena behar izan zelarik. Arraiozeko talde honek behin baino gehiagotan egon da zerbait handia egiteko puntuan eta ziur egon hemendik gutxira eginen duela. Olarikoek ederki dakite zer den txapela buruan jartzea eta larunbatean berriro saiatuko dira.
Baina parean ez dute edozein edukiko, Irurita Miguelene, lau aldiz txapela lortu duen taldea. Doneztebe Apezteguia taldeak partidu ona egin eta emaitza polita lortu arren, kanporaketa erabakita geratu zen Doneztebeko partiduan.
Fina Handia beraz, Iruritan izanen da datorren larunbatean, arratsaldeko 17:30etan (3. posturako partidua, plaza eta egun beretan, 11:30etan). Ostegunean informazio gehiago emanen dizuegu Finalaren egunaren inguruan.
Utzi zure komentarioa