Partidu hagitz gustagarrian, herrikideak diren Olarikoak menpean hartu zituen, 9-6 emaitzarekin. Goizean emaitza berbera eman zen; kasu honetan, Arraioz Sagardiak lortu zuen hirugarren postua, Doneztebe Apezteguia taldeari irabaziz.

Final polita eta entretenigarria
Final handia 17:30etan hasi zen bero handiarekin eta plazan giro ederra zegoela. Miguelene taldean Xabier Barberena izan zen sakalaria, Gorka Urtasun numeroa eta Egoitz Prim eta Jagoba Ramos kuartoak. Olarin berriz, Jorge Azkarate izan genuen sakean, Joseba Urtasun numero bezala eta Iñaki Etxandi eta Guillermo Etxenike kuartoak.
Partidua ikusgarria izan zen, polita plazan egon ginen guztientzat. Holako partidu garrantzitsuetan gutxitan ikusten diren pilotakada dexenteko kintze aunitzekin gozatu genuen. Miguelene taldearentzat bortz eta bikoa izan zen jokua erabat borrokatua izan zen bainan Olarikoek ez zuten amorea eman eta bortzna jarri ziren, faboritoei lan handiak emanez, nahiz eta ez lortu inoiz ere aurretik jarri. 6-5 eta 7-6 egon ondoren, azken bi jokuak Miguelenek egin zituen. Partidu bakar bat galdu gabe lortu dituzte txapelak. Ikaragarria.
Arraioz Sagardia hirugarrena, partidu luze-luzean
Goizean eta partidi hagitz luze batean (ia hiru ordukoa), Arraioz Sagardiak lortu zuen hirugarrene postua Doneztebe Apezteguia menperatuz. 9 eta 6 izan zen kasu honetan ere azken emaitza, bi taldeak ere ongi aritu ondoren, beraientzako erraza ez den plazan.
Utzi zure komentarioa