Ligaxkan lehenak eta hirugarrenak izan ziren Doneztebe “B” eta Oiz taldeek jokatuko dute larunbatean eta Iruritako plazan, gazteen txapelketako Final Handia. Finalerdietan, Irurita “B” eta Doneztebe “C” taldeak gainditu zituzten.
Doneztebe “B” 6 – Irurita “B” 7
Emozio handiko itzuliko partiduan, Doneztebe “B” taldeak lortu zuen Finalerako txartela Irurita “B” taldearen aurka. Bortzna zirela, iruritarrek hurbil-hurbil izan zuten seigarren jokua egiteko aukera eta beraz, joku bakar batera izan berdinketa kanporaketan. Azkenean Doneztebarrek egin zuten seigarrena eta horrela Finaleko txartela lortu. Hori bai, azken bi jokuak iruritak egin eta partidua irabaztea lortu zuen
Doneztebe “C” 1 – Oiz 7
Bigarren itzulikoa historia gutxi izan zuen. Joanekoan 7-5 galdu ondoren, Doneztebe “C” taldeak ezin izan zion esperantzari luze eutsi, izugarri partidu ona egin ondoren, oiztarrek erraz irabazi baitzuten. Gogoan izan, Oiz dela neska bat taldean duen talde bakarra.
Larunbatean, hirugarren posturakoa eta Final Handia
Datorren larunbatean, irailak 14an, jokatuko dira partidu biak, Iruritako plazan. Aukera ederra Laxoako etorkizuneko gazteen artean hobe aritu diren 4 talde hauek ikusi eta gozatzeko.
16:00h: Hirugarren posturako partidua.
Irurita “B (Jon Sagaseta, Hodei Aleman, Aritz Vicondo y Julen Urreaga) vs Doneztebe “C” (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arocena y Julen Pikabea)
17:30h: Final Handia.
Doneztebe “B” (David Mitxeo, Erik García, Eneko Maylin y Urko Oiarzabal) vs Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Aimar Ariztegi y Uxue Ilarregi).
Utzi zure komentarioa