Irigoien-Mindegia-Salaburu, Txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi dute XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Txapelketako ezaugarrik nabarmenena taldeen arteko berdintasuna izan da. 1. fasean jokatu ziren hamar partidetatik, bederatzitan lehian zeuden hiru puntuak banatu ziren (bi eta bat), hau da, talde galtzaileak sei joko edo gehiago lortu zituelako. Fase honetako sailkapena azken partidako azken kintzean erabaki zen. Hurrengo fasetan ere gauza bera gertatu da.

Lehen Fasea – Sailkapena
Taldeak | Jok. | Ira. | Gal. | J.Al. | J.K. | Pun |
Zelaieta-Saldias-Bereau | 4 | 3 | 1 | 34 | 27 | 8 |
Irigoien-Mindegia-Salaburu | 4 | 3 | 1 | 32 | 32 | 6 |
Urtasun-Maia-Itoitz | 4 | 2 | 2 | 31 | 33 | 6 |
Urrutia-Prim-Iñarrea | 4 | 1 | 3 | 31 | 33 | 5 |
Barberena-Etxenike-Sagaseta | 4 | 1 | 3 | 30 | 33 | 5 |
Finalerdiak
Mikel Mindegia – Manu Irigoien – Joxe Mª Salaburu 9
Gorka Urtasun – Juan Mª Maia – Kaiet Itoitz 7
Ioritz Zelaieta – Aimar Saldias – Iker Bereau 7
Oskar Urrutia – Egoitz Prim – Miguel A. Iñarrea 9
Finalak (2019-12-21). Aranibar pilotatokia (Iririta)
3-4 postuak
Ioritz Zelaieta – Ugutz Zelaieta – Iker Bereau (Oiz) 9
Gorka Urtasun (Irurita) – Juan Mª Maia (Elizondo) – Kaiet Itoitz (Erratzu) 8
Markagailua: 0-1, 1-1, 1-2, 4-2, 4-3, 5-3, 5-4, 7-4, 7-6, 8-6, 8-8, 9-8.
Finala
Mikel Mindegia (Arraioz) – Manu Irigoien (Erratzu) – Joxe Mª Salaburu (Irurita) 9
Oskar Urrutia – Egoitz Prim – Miguel A. Iñarrea (Irurita) 5
Markagailua: 1-0, 1-2, 4-2, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-5, 9-5.
Begoña Goienetxe (Iruritako alkatesa ordea), Joxe Itoitz (Erratzuko alkatea) eta Ugutz Zelaieta (Oizko alkatea), bi azken hauek txapelketan parte hartu duten paxakalariak, egon ziren txapelak eta sariak banatzen.
Utzi zure komentarioa