Covid 19 birusak aurtengo Txapelketaren hasiera gelditu ondoren, uztailaren 4tik aurrera Laxoaz gozatuko dugu Baztango eta Malerrekako plazetan. Bai, bazen garaia!

Kopa sistema
Kopa txapelketa jokatuko da uztailaren 4an hasita, final-hamaseirenekin. 5 kanporaketa izango dira (11 talde egongo direnez, bat zuzenean pasako da), eta horietatik 7 sailkatuak izango dira (5 irabazleak eta bi bigarren onenak), zozketa bidez sailkatutako taldearekin batera, final-laurdenak uztailaren 11tik 12ra bitartean jokatuko dituztenak.
Finalerdiak uztailaren 18tik 19ra izango dira, hurrengo astean partidaren bat berreskuratzeko aukera utziz. Horrela, finala abuztuaren 2an, larunbata, jokatuko da Arraiozen.
Datorren astean xehetasun gehiago eta lehen jardunaldiko partiden zehaztapenak emango dizkizuegu.
Utzi zure komentarioa