Azkenean bueltan gara! Joan den asteartean Malerreka eta Baztanen arteko desafioaz gozatzeko aukera izan bagenuen, aste honetan “kopa”-ren hasieraz gozatzeko aukera izango dugu.
Arrazoi argiak direla eta, aurtengoan ezinezkoa izan da urteroko formatua duen txapelketa antolatzea. Hortaz, “kopa” edo “kanporaketa” formatuzko zerbait antolatu da. Finala, Arraiozen jokatuko da.
Formatua guztiz berria da. Kanporaketa bakoitzean 5 jokutako 2 partida jokatuko dira. Talde bakoitzak etxean eta kanpoan jokatu beharko du. Kuxidade bezala, partiduak ez dira asteburu batetik bestera izango, baizik, jarraian izango dira. Hau da: lehen partido plaza batean jokatuko da, eta jarraian, beste plazan jokatuko da bigarren partida. Herriz aldatu beharra sortatzen bada, horrela izanen da.
Denetara 11 taldek jokatuko dute. Iruritako 1, Oizko 1, Arraiozko 2, Doneztebeko 6 eta Donibane Lohitzuneko 1. Donibane Lohitzunek bere partidak Iruritan jokatuko dute.
Talde kopurua bakoitia izanik, zorteak erabaki du Iruritak, iazko txapeldunak, hurrengo fasera zuzenean pasatzea. Beste taldeak, beraien artean jokatu beharko dute partidak kanporaketa formatuan. Hortik 5 garaile hurrengo fasera pasako dira, eta galtzaileen artean, 2 hoberenak arrantzatuak izango dira.
Horrela, 8 taldek osatuko dute 2. fasea. Hemendik aurrera, kanporaketak formatu normalean izanen dira. Irabazleak aurrera eginen du eta galtzailea kanpoan geldituko da. Azkenean 2 finalistak Arraiozen jokatuko dute finala abuztuak 2an.
Lehen fase honetako kanporaketak ikusteko, hemen egin dezakezue klik. Plazan elkar ikusiko dugu!
Utzi zure komentarioa