Partidu gogor batzuk eta gero, asteburu honetan final erdiak jokatuko dira. Txapelketako lau talderik onenek final erdi interesagarriak eskainiko gaituzte.
Alde batetik, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak jokatuko dute. Finala Arraiozen izanik, zihur Arraioztarrek motibazio extrarekin hartuko dutela partidua. Aurrean, urtero hor dagoen Doneztebe The Moment indartsua izango du.
Beste aldetik, Doneztebe Zarbonet eta Irurita Miguelenek jokatuko dute. Esperietziz beteriko talde berritua eta azken txapeldunaren arteko partidua, zihur ikaragarria izango dela.
Laxoaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu asteburuko bi partida hauekin. Partiduetako ordutegiak jakiteko, klikatu hemen.
Utzi zure komentarioa