Duela aste pare bat, Uitziko plazan laxoa erakustaldi bat jokatu zen. Larraungo aranak bere udako ekitaldietako antolatutako erakustaldia izan zen. Bertan laxoan aritu ziren, baina modalitatea pixka bat aldatuz. 8 jokalariek eskularru motxak erabili zituzten, eta partidako pilotak, normalean baina handiagoak eta pisu gehiagokoak ziren.
9 jokotara jokatutako partidan Doneztebe, Irurita, Oitz eta Arraiozko jokalariak elkarren artean nahasita jokatu zuten. Gorriz Mikel Mindeguia (Arraioz) sakatzaile bezala, Ramontxo Etxebeste (Doneztebe) numero bezala eta Mikel Telletxea (Doneztebe) eta Aritz Alunda (Arraioz) kuarto lanetan aritu ziren. Urdinez, aldiz, Gorka Urtasun (Irurita) sakatzaile lanetan, Iker Bereau (Oitz) numero lanetan eta Egoitz Prim (Irurita) eta Laurendi Zelaieta (Oitz) kuarto bezala aritu ziren. Txatxari lanetan, Txuma Prim aritu zen.
Partidu interesgarri eta polit bate eta gero, gorriak atera ziren garaile 9 – 5eko emaitzarekin. Partidua eta gero, ikusleak eskularruak jarri eta laxoan jokatzeko aukera izan zuten.
Bukatzeko, eskerrak eman partidua ikustera gerturatu ziren guziei, eta batez ere, Uitziko herriari beste behin gurekin bat egiteagatik bere udako ekitaldietan. Ekitaldiko argazki batzuk ikusi ditzakezue hemen klik eginez.

Utzi zure komentarioa