Duela aste batzuk jokatzekoa zen finala arrazoi ezberdinengatik atzeratuta geratu zen. Azkenean, iritsi da finala jokatzeko eguna!! Bihar, abenduak 24, goizeko 11:30etan jokatuko da finala Iruritako erreboteko plazan. Irurita eta Arraiozen arteko leia izanen da.
Etxeko taldea hauek osatuko dute: Jon Sagaseta, Gorka Urtasun, Hegoi Iturregi eta Imanol Zoko. Arraiozko taldea, berriz, Xabier Bengotxea, Mikel Mindegia, Miguel Maritorena eta Aritz Alundak osatuko dute.
Plazan elkar ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa