Joan den astean jokatu zen Irurita eta Arraiozen arteko promozio finala, Iruritako Erreboteko plazan.
Plazara gerturatu zirenek, partidu borrokatua ikusteko aukera izan zuten. Ia partidu guztian zehar Iruritarrak izan ziren nagusi, baina askotan gertatzen den bezala, 9 jokotara iritsi arte ez da partidua bukatzen, eta finalean ere, horrela gertatu zen. Nahiz eta, Iruritarrak aurretik joan ia partidu guztian zehar, Arraioztarrek 8 eta 5ko markagailuari buelta ematea lortu zuten, 8 – 9koa jarriz. Beraz, Arraioz da 2020ko promozio txapelketako garailea.
Arraiozko taldea Xabier Bengotxea, Mikel Mindegia, Miguel Maritorena eta Aritz Alundak osatu zuten; Iruritako taldea, berriz, Jon Sagaseta, Gorka Urtasun, Hegoi Iturregi eta Imanol Zokok.
Zoriontzekoa da Arraiozek egindako urtea. Birus eta oztopo guztien gainetik, sasoiko daudela erakutsi dute laxoa kopa eta promozio txapelketa irabazita 2020 urte “arraro” honetan. Zorionak!!
Utzi zure komentarioa