Ligaxka bukaturik, orain azken fasea jokatzeko momentua iritsi da. Igande honetan, urtarrilak 31, Iruritako Aranabia pilotalekuan, paxaka txapelketako final erdiak jokatuko dira. Ligaxkak erabaki zuen bezala, lehen sailkatua azken sailkatuaren aurka ariko da, eta bigarren sailkatua hirugarren sailkatuaren aurka. Hauek izanen dira partidak:
Gorka, Egoitz, Juan Mari VS Giller, Miguel Angel eta Xabi -> 16:30etan.
Oskar, Aritz, Mikel VS Mikel, Manu, Kaiet -> 17:30etan.
Beraz, arratsalde polit bat pasa nahi baduzue, badakizue norat joan behar duzuen. Eta oroitu, frontoian ere Covid birusari aurre egiteko hainbat norma bete behar direla!!
Frontoian ikusiko gara!!
Utzi zure komentarioa