Joan den asteburuan jokatu ziren paxaka txapelketako final erdiak. Lehen partidan, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maiak 9 – 4 irabazi zieten Guillermo Etxenike, Miguel Anjel Iñarrea eta Xabi Barberenari. Bigarren partidan, Manu Irigoien, Mikel Mindegia eta Kaiet Itoiz izan ziren irabazleak 9 – 7ko emaitzarekin Oscar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagasetaren aurka.
Beraz, igande honetan, otsailak 7, arratsaldeko 4:30etan 3. eta 4. postuko partida jokatuko dira, eta ondotik, final handia. Lehen partidan, Guiller, Miguel Angel eta Xabik jokatuko dute Oskar, Aritz eta Mikelen aurka. Final handian, berriz, hauek izanen dira partaideak. Alde batetik Manu Irigoien, Mikel Mindegia eta Kaiet Itoiz, eta bertzetik, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia.
Astebururo bezala, laxoa elkarteak gonbitea egiten dizue final polit honetaz gozarazteko. Arratsalde polit bat pasatzeko aukera ederra!! Halaber, oroitarazi nahi dugu, ikusle guztiek COVIDaren aurkako ohiko neurriak bete beharko dituztela.
Gainera, aurten, lehenengo aldiz, partida zuzenean emango da hurrengo helbidetik: https://www.videorec.es/en-directo. Beraz, frontoira hurbildu ezin duenak, ez du aitzakirik partida ez ikusteko!!
Besterik gabe, frontoian ikusiko gara!!
Utzi zure komentarioa