Asteburu honetan bukatu da Malerrekako Laxoa Eskola. COVID19a dela eta, nahi baino beranduago hasi bazen ere, azkenean, lehen aldiz, Laxoa Eskola martxan jarri ahal izan dugu. Klaseak azaroa eta maiatza bitartean izan dira, eta maixu lanetan, Doneztebe eta Oitzko laxo taldeko hainbat jokalari egon dira. Ikasle eta irakasleen artean, 2020/21 kurtsoan laxoa eskola aurrera eramatea lortu dute. Kurtsoan zehar, 12 ikasle inguruk laxoaz gozatu ahal izan dute, eta kirol honi buruzko hainbat sekretu ikasteko aukera izan dute. Kurtsoko azken egunean, laxo partida jokatu eta merendola eder bat egin zuten dena ospatzeko.
Espero dugu, bai guraso bai haurrentzat, hilabete hauetan martxan jarri den ekimen hau, experientzia polita bilakatu izana, eta heldu den urteari begira, berriz ere, laxoa eskolarekin kontatzea. Dudik gabe, ekimen hau oso garrantzitsua izanen da hurrengo urteetan laxolari berriak ikusi ahal izateko.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa