Asteburu honetan jokatu da 2021eko laxoa txapelketako 6. eta azken jardunaldia. Hala ere, eguraldia dela eta, partidu pare bat gelditzen dira oraindik jokatzeko. Partidu horiek, datorren asteburuan jokatuko dira.
A multzoan, Oitz nabarmendu da besteen gainetik, horregatik, lider nabarmen izan da multzoan. Bestalde, Doneztebe Titi eta Doneztebe The Moment taldeen arteko partidua jokatzeko dago oraindik, eta partidu horrek aldaketa ugari ekar dezake sailkapenean. 3 taldek 8 puntotara berdindu dezakete!!
B multzoan, gauzak dagoeneko erabakita daude. Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegiaren partidaren faltan, sailkapeneko postuek ez dute aldaketarik jasoko. Aipatzekoa Irurita Miguelenek erakutsitako nagusitasuna, izan ere, etxeko partiduez gain, etxetik kanpokoetan ere nagusi izan da, 6 partiduak irabazita. Bestalde, sailkapeneko hurrengo postuetan Sagardia, Apeztegia eta Olari aurkituko ditugu.
6. Jardunaldiko emaitzak ikusteko egin klik hemen, eta sailkapena ikusteko egin klik hemen.
Plazan ikusiko gara!!
Utzi zure komentarioa