Asteburuan jokatu ziren final laurdenetako lehen partidak. Larunbatean, Doneztebek Ameztiak 9 eta 6 irabazi zion Arraioz Sagardiari. Hala ere, aipatu Arraioztarren emaitza ez dela txarra, izan ere, itzuliko partida Arraiozen jokatzean, aukera dauka emaitzari itzulia emateko.
Igandean, jardunaldiko beste bi partidak jokatu ziren. Irurita Olarik 9 eta 8 irabazi zion Oitz-i. Hala ere, oso emaitza ona da Oitzentzat, izan ere, itzuliko partida Oitzen jokatuko da eta bi taldeek derrigorrez partida irabazi beharko dute hurrengo kanporaketara pasatu nahi badute. Bestalde, Doneztebe Titik etxean 3 eta 9 galdu zuen Irurita Migueleneren aurka, kanporaketa ia erabakita utziz Iruritarren alde. Aipatu Migelenek ligaxka fasean erakutsitako nagusitasunarekin jarraitu zuela, eta orain arte txapelketan jokatutako partida guztiak irabazi dituela.
Azken faseko kanporaketen taula ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.
Utzi zure komentarioa