Ostegun honetan hasiko da 2021eko gazteen laxoa txapelketa. Dakizuen bezala, urtean zehar laxoa eskola proiektua martxan jarri zen lehen aldiz Doneztebe eta Iruritan. Ikasle, guraso eta irakasleen lanarekin, laxoa eskolak emaitza arras ona izan zuen, eta gaur, egindako lanaren emaitzak jasotzeko txanda da. Beraz, bihar martxan jarriko da gazteen laxoa txapelketa. Aipatu, txapelketan parte hartzen duten gazte gehienak laxoa eskolan ibiliak direla.
Web orrian txapelketaren egutegia, datozen partidak eta partiduetako emaitzen jarraipena egiteko aukera izanen duzue. Egutegia ikusi nahi baduzue, hemen klik egin dezakezue. Bertan egutegiaz gain talde bakoitzeko partaideak ere aurkituko dituzue. Partiduetako ordutegiak eta emaitzak ikusteko, aldiz, hemen klik egin dezakezue.
Plazan ikusiko gara!!
Utzi zure komentarioa