Atzo jokatu zen laxoa txapelketako 5. eta azken jardunaldia. Oso jardunaldi
interesagarria, izan ere, oraindik dena erabakitzeko zegoen eta. Azken
jardunaldi honetan, Doneztebeko taldeek beren partidak irabazten jakin zuten,
sailkapeneko lehenengo bi postuak lortuz. Sailkapen orokorra, horrela geratu
da: Doneztebe C, Doneztebe A, Irurita A, Irurita B eta Doneztebe B.
Beraz, finala Doneztebe C eta Doneztebe Aren arteko partida izanen da. Data
zein finaleko lekua, aurrerago jakinaraziko dugu, ez bait da abuztuak 6an
izanen.
Txapelketako partida guztien emaitzak eta azken sailkapen orokorra ikusi
nahi bauduzue, egin klik hemen.
Utzi zure komentarioa