Ostirala, abuztuak 13an, arratsaldeko 16:00etan Doneztebeko Behar Zana plazan izanen dira gaztetxoen laxoa txapelketaren finaleko partidak. Lehenik 3 – 4 posturako partida eta gero, txapelduna erabakiko duen partida. Finala Doneztebarren arteko lehia izanen da. Doneztebe A taldea Jon Larunbe, Javier Zaabala, Iker Anzizar eta Ibai Elizondok osatzen dute. Doneztebe C taldea Koteto Ezkurra, Lander Arozena, Lukas Ezkurra eta Ekai Elorzak osatzen dute.
Baina lehenik 3. posturako partida jokatuko da. Hau Irurita A eta Bren artean izanen da. Lehen taldea Kaiet Iribarren, Julen Elizainzin, Aitor Ripa eta Oier Ibañezek osatzen dute. B taldea, aldiz, Izai Urrutia, Eneko Irazoki, Mikel Iñarrea eta Oihan Arraztoak.
Espero dezagun arratsalde polita pasatzea eta bertara gerturatutako ikusleak gustora pasatzea gaztetxoei laxoan jokatzen ikusiz.
Utzi zure komentarioa