Itzuli gara!
Hilabetea pasa da laxoa txapelketa bukatu zenetik, baina berriz ere bueltan gara. Oraingoan, 2 txapelketen berri ekartzen dizuegu. Alde batetik, 2021eko laxoa koparen aurkezpena, eta bestetik, 2021eko gaztetxoen laxoa txapelketa.
Aipatzeko kopako txapelketako partidu guztiak Arraiozko plazan izanen direla. Lau taldek osatuko dute txapelketa eta hauek izanen dira talde bakoitzeko parte hartzaileak:
Txapelketaren emaitzak eta partiden jarraipena egin nahi duenak hemen egin dezakezue klik edo web orrian “Kopa 2021” bilatu “Aurtengo txapelketa” atazan. Bertan, astebururo jokatuko diren partiduak eta beren emaitzak aurkituko duzue.
Baita ere marxan dago gaztetxoen 2021eko txapelketa. Txapelketa hau dagoeneko joan den astean hassi zen eta bertan 3 taldek parte hartzen dute. Hauek dira taldeak eta jokalariak:
Txapelketa azkarra izanen da. Lehenik, beraien artean ligaxka txiki bat jokatuko dute. Lehen sailkatuak, finaleko txartela zuzenean irabaziko du. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, aldiz, beren artean partida bat jokatu beharko dute finaleko beste txartela lortzeko. Txapelketa honen jarraipena ere gure web orrian jarrai dezakezue “Emaitzak Gaztetxoak” bilatuz “Gazte Mailak” atazan edo hemen klik eginez.
Plazan elkar ikusiko gara!!
Utzi zure komentarioa