Asteburu honetan hasiko da XXII. Nafarroako paxaka txapelketa. Txapelketa 6 taldeek ostazen dute:
1. Taldea: Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia.
2. Taldea: Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda.
3. Taldea: Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia.
4. Taldea: Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena.
5. Taldea: Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban.
6. Taldea: Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz.
Txapelketa 2 fasetan banatuko da. Lehen fasea denen arteko ligaxka izanen da. Ligaxka hau asteburu honetan, azaroak 21ean, hasiko da eta abenduak 19an bukatuko da. Bigarren fasea, 2022ko urtarrilak 2an hasiko da eta kanporaketa formatuan izanen da. Fase hau final laurdenak (urtarrilak 2), final erdiak (urtarrilak 9) eta finalak (urtarrilak 16) osatzen dute. Lehen fasean atzeratutako ligaxkako partidak eguberrietan berreskuratuko dira.
Ligaxkan sailkatutako lehen bi taldeek final erdietako txartel zuzena lortuko dute. Bestalde, 3 – 6 postuetan gelditutako taldeek final laurdenetako kanporaketa jokatu beharko dute. 3. Sailkatua 6. sailkatuaren aurka eta 4. sailkatua 5. sailkatuaren aurka. Garaileak lortuko dute final erdietarako txartela.
Partiduak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dira igande arratsaldeetan (atzerapenak salbuespen). Astero partiduetako ordutegiak eta emaitzak jarriz joango gara, bai web orrian baita sare sozialetan ere.
Frontoian ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa