Larunbatean, urtarrilak 22, Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dira paxakako finalak. Azaroan hasi zen txapelketak asteburu honetan izango du bukaera. Bertan, txapelketako bi talde indartsuenak elkar ikusiko dute. Lehenik, hori bai, hirugarren eta laugarren posturako partida izanen da.
Joan den asteburuan jokatu ziren txapelketako final erdiak. Lehen partidan, Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maiak; Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz izan zuten aurkari. Partida oso berdintsua hasi bazen ere (3 – 3), azkenean Oskar-en taldeak bere nagusitasuna aurkeztu zuen eta 9 – 4ko markagailuarekin finalerako lehen txartela lortu zuten.
Bigarren partidan, markagailuan buelta handia ikusteko aukera izan genuen. Xabi Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alundak abantaila hartu zuten, markagailuan 2 eta 5eko emaitza jarriz. Hala ere, Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Javi Apeztegia ez ziren kokildu, eta partidari buelta eman zioten, 2tik 9ra zuzenean joanez eta 9 eta 5eko markagailua ezarriz.
Beraz, larunbatean 16:30etan, 3 – 4 posturako partidan Xabi Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alundak; Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz izango dute aurkari. Final handia 17:30etan jokatuko da eta bertan, alde batetik, Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia izanen dira. Beste aldetik, Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Javi Apeztegia.
Seguru arratsalde polita pasatzeko aukera izanen dugula larunbatean. Frontoian ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa