Asteburuan Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu ziren XXII. Nafarroako Paxaka Txapelketako finalak. Jende ugari hurbildu zen partidak ikustera eta pilotariek partidu politekin eskertu zuten jendetza. Final handian, alde batetik, Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oitz) eta Juan Mari Maia (Elizondo) izan ziren, beste aldetik, Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oitz) eta Jabi Apezteguia (Doneztebe). Azken hirukote hau izan zen txapela etxerat eraman zuena, 9 – 6ko emaitza izan zuen partida gogor baten ondoren.
3. eta 4. posturako partidan Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitz-ek (Erratzu) 9 eta 8 irabazi zuten Xabi Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Aritz Alundak (Arraioz) osatutako hirukoteari. Hemen ere, azken tanto arte ikaragarrizko emozioa izan zen.
Honekin, txapelketaren bukaerara iristen gara. Aurtengoan ere nabarmentzekoa pilotariek erakutsitako maila eta txapelketako hirukote guztien parekotasuna.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa