Azken urteetan ohikoa bihurtu da baztan eta errekaren arteko desafioa. Aurtengoa 3. desafioa izanen da Aurtengo desafioa berrikuntza nabariekin prestatu dugu. Aurtengoan 3 pilota modalitate sartuko dira lehian: laxoa, laxoa motza eta paxaka. Gainera, modalitate bakoitzetik 2 partida jokatuko dira, bat Baztanen eta bestea Malerrekan. Horrela, denetara 6 partidu jokatuko dira. Aipatzekoa, laxoa motza, orain arte erakustaldietan soilik ikusteko aukera zegoela, baina oraingoan, desafio formatu honen barne izango da.
Desafioaren txapelduna aukeratzeko, laxoan erabiltzen den puntuazio sistema erabiliko da. Hau da, partidu bakoitzean 3 puntu egonen dira jokoan. 9 – 6 eta 9 – 8 bitarteko emaitzek 2 puntu emango dizkio irabazleari, eta puntu bakarra galtzaileari. 9 – 0 eta 9 – 5 bitarteko emaitzak, 3 puntuak irabazleari emango dizkio. Puntuazio sistema honek modalitateko partidu guztietan berdin funtzionatuko du. Azkenik, irabazlea zein den jakiteko, 6 partiduetako puntuak gehitu eta gehien puntu dauzkanak eramango du desafioa.
Hauek izanen dira aste honetako partiduen plaza eta ordutegiak:
Martxoak 12: LAXOA jokatuko da OITZko plazan, arratsaldeko 4etan.
Martxoak 13: LAXOA MOTZA jokatuko da LABAINgo plazan, goizeko 11:30etan.
Martxoak 13: PAXAKA jokatuko da ERRATZUko frontoian, arratsaldeko 6etan.
Hurrengo asteburuan beste 3 partidak jokatuko dira Iruritako errebote plazan, Legasako frontoian eta Arizkungo Lamierrita plazan. Hurrengo astean zehar argitaratuko dugu ordutegiak.
Laxoa elkartetik gonbitea luzatzen dizuegu plazara joan eta ilusio askorekin prestatutako edizio honetaz gozatzeko. Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa