Joan den astean aipatu bezala, asteburu honetan jokatu da desafioaren lehen jardunaldia. Eguraldia dela eta, azken orduko aldaketa txiki bat egin bazen ere, orokorrean arazorik gabe joan zen asteburua.
Larunbat arratsaldean Oizen jokatutako laxoa partiduan, Errekak 9 eta 7 irabazi zuen. Horrela, Errekak desafioko lehen 2 puntuak berenganatu zituen. Baztandarrak puntu bakarrarekin konformatu beharko ziren.
Igandean, aldiz, Laxoa Motza eta Paxakako partidak jokatuko ziren Labaien eta Erratzun. Labaienen, goizean aritzekoa zen partidua arratsaldera pasa zen aurreko gauean egindako euria dela eta, plaza bustirik zegoelako. Arratsaldean arazorik gabe jokatu zuten partida eta oraingoan, baztandarrak izan ziren nagusi. Berriro ere markagailu justu batekin, 6 – 9. Oraingoan puntuazioa alderantzizkoa izan zen, Baztanek 2 eta Errekak 1.
Laxoa Motza bukatu eta berehala, Erratzun Paxaka partidua hasi zen. Oraingoan ere Baztanek irabazi zuen 9 – 7 batekin. Berriz ere, 2 puntu baztandarrentzat eta 1 malerrekakoentzat.
Beraz, desafioko lehen jardunaldiko partidak eta gero, Baztan aurretik doa 5 – 4ko markagailuarekin. Heldu den asteburuan bueltako partidak jokatuko dira Legasa, Irurita eta Arizkunen. Seguru Errekakoek buelta eman nahi diotela.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa