Asteburu honetan jokatuko dira Baztan – Erreka desafioko itzuliko partidak. Oraingoan Irurita, Arizkun eta Legasako herrietan. Aipatzekoa batez ere Arizkungo Lamierritan jokatuko den LAXOA MOTZA partida, izan ere, nobedade berria izanen da. Baita Legasako paxaka partidua ere. Joan den jardunaldia eta gero, markagailua Baztanen alde dago 5 eta 4. Hauek dira partiduaren ordutegiak:
Martxoak 19: 16:00etan LAXOA IRURITAn.
Martxoak 20: 11:30etan LAXOA MOTZA ARIZKUNgo LAMIERRITAn.
Martxoak 20: 18:00etan PAXAKA LEGASAko frontoian.
Espero dezagun lehen jardunaldian bezala, oraingoan ere partidu politak eta interesgarriak ateratzea, eta hurbildutako jendeak arratsalde polita pasatzea.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa