Igande honetan jokatu dira asteburuko laxoa partidu guztiak. A multzoan, Irurita Migelenek serio jarraitzen du, berriz ere garaipena lortuz. Orain arteko partida guztiak irabazi dute. Oitzek bere bigarren partida jarrain irabaztea lortu du. B Multzoan, Doneztebeko Amezti eta The Moment taldeek garaipenak lortu zituzten, Irurita Arkupe eta Arraioz Zubiondoren aurkako partiduetan.
Emiatzak ikusi nahi badituzue, hemen egin dezakezue klik. Sailkapena ikusteko, aldiz, hemen.
Heldu den astean errekuperazio jardunaldia izanen dugu, taldeek partidu atzeratuak jokatzeko aukera.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa