Asteburu honetan jokatu dira ligaxkako faseko azken jardunaldiko partidak. Nahiz eta gauza asko erabakita gelditu diren, oraindik atzeratutako 2 partida (1 talde bakoitzean) daude. Hortaz, oraindik, ez dakigu %100ean nola gelditzen diren sailkapenak
A multzoan, Irurita Migelene izan da garaile nagusia, 19 punturekin. Bigarren postuan, Arraioz Zubiondo gelditu da, 14 punturekin. Beheko aldetik, aldiz, albiste txarrak Doneztebe Titirentzat, txapelketatik kanpo gelditu baita 5 punturekin. 3. eta 4. postuan, Doneztebe Apeztegia eta Oitz daude, baina oraindik, Oiztarrek partida bat faltan dute Doneztebe Titiren aurka. Hori irabaziz gero, hirugarren postua beraientzat izanen zen.
B multzoan, Doneztebe The Moment izan da jaun eta jabe, txapelketako partida guztiak irabaziz 18 punturekin. Irurita Arkupe, aldiz, kanporatua gelditu da 5 punturekin. Arraioz Zubiondo izan da sailkapeneko laugarrena. 2 eta 3 postuen lehian Doneztebe Amezti eta Irurita Olari daude, 14 eta 12 punturekin. Irurita Olarik oraindik The Moment-en aurka jokatzeko partida bat dauka eta hor erabakiko da zein postutan sailkatuta gelditzen diren Amezti eta Olari.
Atzeratutako partiden ordutegiak jakin bezain laister web orrian publikatuko ditugu, eta ondoren, final laurdenetako kanporaketak etorriko dira.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa