Joan den astean jokatu ziren txapelketako final laurdenak, eta dagoeneko, baditugu abuztuak 6an protagonista izanen diren 4 taldeak. Hala ere, oraindik ez dakigu ze talde egonen diren finalean. Horregatik, asteburu honetan eta hurrengo asteburuan, final erdiak jokatuko dira.
Alde batetik, Oitz eta Irurita Migelenek bere joaneko partida Oitzen jokatuko dute larunbatean 10:30etan. Irurita Migelene azken urteetan talderik sendoena izan bada ere, oroitarazi behar da, Oitz izan dela aurtengo txapelketan Iruritarrei irabazi dien talde bakarra. Beraz, zihur partidu polita ikusten dugula.
Beste aldetik, Arraioz Sagardiak eta Doneztebe The Moment-ek ere bere partidua ere larunbat goizean 10:30etan jokatuko dute Arraiozko plazan. Hau ere, oso partida interesgarria. The Moment taldeak oraindik ez du partidarik galdu txapelketa honetan, bestalde, Sagardiak urte pare bat daramatza txapelketako finalak jokatzen. Bi talde oso indartsu izanik, seguru partida zoragarria ikusiko dugula.
Larunbat goiz honetan plazan ikusiko gara!!

Utzi zure komentarioa