Asteburu honetan jokatu dira laxoa final erdietako joaneko partiduak. Erran daiteke ezusteko emaitzak izan direla, bai Doneztebe The Moment, bai Irurita Migelenek, garaipenak lortu baidute Arraioz eta Oitz-en. Beraz, bi taldeak itzuliko partidora joanen dira markagailua eta kantxa alde izanda.
Arraiozen, Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment-en artean jokatu zen partida. Hasiera oso borrokatua izan zen, baina Doneztebarrak gogor saiatu ziren eta markagailuan 2 eta 8ko aldea jartzea lortu zuten. Hala ere, azken esforzu batean, baztandarrek joku pare bat egin zuten, azken emaitza 4 eta 9 batean utziz. Zaila izan arren, seguru Arraioztarrak Doneztebera joanen direla kanporaketa erremontatzeko esperantzarekin.
Oitzen, antzeko zerbait gertatu zen Oitz eta Irurita Migeleneren arteko partiduan. Partido borrokatua izan zen hasiera batean, 2 – 3 joan ziren. Baina konturatu gabe, Iruritarrak 2 – 8 jarri ziren markagailuan. Oitztarrek azken erreakzioa egin zuten, baina beranduegi zen. Hala ere, 5 jokotarat iristea lortu zuten, azken markagailuan 5 – 9koa jarriz. Zaila izan arren, Oitztarrek badakite zer den Iruritan partida irabaztea, ligaxkan Migeleneri irabazi zioten eta, beraz, seguru kanporaketari buelta emateko intentzioarekin joanen direla itzuliko partidura.
Aipatzekoa txapelketa hau aurrera atera ahal izateko, bi babesle ditugula. Mariezkurrena eraikuntzak eta laboral kutxa. Beraien laguntza gabe, ezinezkoa izanen zen txapelketa hau antolatzea. Milla esker biei!
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa