Atzo jokatu ziren final erdietako itzuliko partiduak eta espero bezala, Irurita Migelenek eta Doneztebe The Moment-eko txapelketa guztian erakutsitako sendotasunarekin jarraitu zuten. Joaneko partidan lortutako abantaila baliotu zuten etxean eta biek beren partiduak irabazi zuten. Iruritarrek 9 -3 irabazi zuten eta Doneztebekoek 9 – 7.
Emaitza hauekin, Irurita Migelene eta Doneztebe The Moment-ek finalerako txartela lortu zuten. Finala, abuztuak 6an izanen da, Doneztebeko Behar Zana pilotalekuan. Finaleko ordutegiak eta xehetasunak hurrengo astean zehar argitaratuko dira
Bestalde, aste honetan hasi zen gazteen txapelketa. Dagoeneko bi jardunaldi jokatu dute eta oso partida politak ikusten ari gara! Partiduetako emaitzak eta ordutegiak jakiteko, egin klik hemen.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa