Ikaragarrizko emozioa izan duen ligaxka iritsi da azkenean bere bukaerara. Aurtengoan, 6 taldeko osatzen zuten ligaxka, eta talde horietatik, 4 pasatu dira final erdietara. Lehen sailkatua D taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Berau, Laurendi Zelaieta) izan da eta bigarren sailkatua, A taldea (Oscar Urrutia, Joseba Urtasun, Pablo Dorregarai). Aipatu, bi taldeak berdinduta zeudela bai puntutara eta baita irabazitako partiduetara ere bai, beraz, azkenean beraien arteko partiduak erabaki du lehen postua. Partidu horretan D taldea izan zen garailea.
Final erdietarako gelditzen ziren 2 postuetarako, 3 talde zeuden 8 punturekin berdinduta. E, B eta F. Kasu honetan, E taldeak (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Javi Apeztegia) hiru garaipen zituen eta B eta F taldeek bi garaipen. Beraz, E taldea izan da hirugarren sailkatua.
B eta F taldeen artean geratu da ligaxakako laugarren postua, eta hau erabakitzeko, beraien arteko partidura joan behar izan da. Partidu honetan, B taldeak (Xabi Barberena, Egoitz Prim, Juan Mari Maia) 9 – 8 irabazi zuon F taldea (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta), final erdietako azken txartela lortuz.
Horrela bada, final erdietan D taldeak B taldea izanen du aurkari eta A taldeak E taldea. Ligaxka guztiko partiduetako emaitza guztiak hemen klik eginez ikusi ditzakezue. Hurrengo egunetan jarriko dira final erdietako ordutegiak.
Utzi zure komentarioa