Atzo, Iruritako Aranabia pilotalekuan, XXIII. Nafarroako Paxaka Txapelketako final erdietako bi partiduak jokatu ziren. Txapelketako ligaxkako bi talderik sendoenek lortu zuten finalerako txartela. Lehen partiduan, A taldea gailendu zen E taldearen aurka 9 eta 6ko emaitzarekin. Oso partidu borrokatua izan zen eta azkenean, A taldeak lortu zuen finalerako txartela.
Bigarren partiduan, D taldeak lortu zuen garaipena, 9 – 3ko emaitzarekin B taldearen aurka. Emaitza garbiagoa bada ere, hainbat jokuta borrokatu ikusi ziren, edozein aldera joan ahal zirenak, baina azkenean, D taldea izan zen joku gehien lortu zuen taldea.
Horrela ba, igande honetan, azaroak 20, Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko da D eta A taldeen arteko finala. Aurretik, B eta E taldeek hirugarren postua lortzeko partida jokatuko dute. Finalaren ordutegia eta kartela hurrengo egunetan jakinaraziko dugu.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa