Atzo jokatu ziren Nafarroako XXIII. Paxaka Txapelketako finalak Iruritako Aranabia Pilotalekuan. Final handia, Oskar Urrutia, Mikel Mindegia eta Pablo Dorregaraik jokatu zuten Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaietaren aurka. Azken hirukote hau izan zen garailea 9 – 4ko markagailuarekin. Horrela, txapela Oitz aldera eraman zuten. Partiduan hasieratik hasi ziren nagusitzen, 4 – 0ko abantaila hartuz. Hortik aurrera, partida berdintsuagoa joan zen, baina hasierako abantaila aprobetxatuz, 9 jokoak lortu zuten.
3 – 4. Posturako partidan, Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Jabi Apeztegiak; Jon Sagaseta (Xabi Barberenaren ordez), Egoitz Prim eta Juan Mari Maia garaitu zuten 9 – 3ko emaitzarekin.
Partiduak eta gero, saski baten zozketa egin zen gerturatutakoen artean. Elkarteak paxaka txapelketa honekin denboraldia bukatutzat ematen du. Espero dugu Iruritako frontoira gerturatutako jendeak arratsalde polita pasa zuel.
Plazan ikusiko gara!



Utzi zure komentarioa