Duela aste batzuk hasi zen Iparraldeko paxaka txapelketa eta bertan, Laxoa Elkarteak, ordezkaritza du Juan Mari Maia eta Manu Irigoienekin. Bikoteak, joan den astean egin du bere lehen partida eta 6 – 13ko garaipenarekin etorri dira etxerat. Hurrengo egunetan zehar, partiduen emaitzaz eta baita hurrengo partiduen ordutegiaz berri ematen joango gara. Etxeko partiduak Elizondoko Antxitonea pilotalekuan jokatuko dituzte, gerturatu nahi duenak aukera ederra izanen du paxaka partiduak ikusteko.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa