Urte hasieratik, Elizondo eta Erratzuko Juan Mari Maia eta Manu Irigoien, Iparraldeko paxaka txapelketan parte hartzen ari dira Laxoa Elkartearen izenean, 2. mailako kategorian. Ordutik, 6 partida jokatu dituzte, 5 garaipen lortuz. Emaitzok, A taldeko sailkapeneko bigarren postuan kokatzeko eta final laurdenetako txartela lortzeko balio izan die.
Beraz, igande honetan Laxoa Elkarteak Iparraldeko paxaka txapelketako final laurdenak jokatuko ditu Elizondoko Antxitonea trinketean, goizeko 10etan. Aukera ezin hobea paxaka ikusteko!
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa